miércoles, 28 de octubre de 2009

JARA


Laburpen tentatzailea:

Jarak 13 urte ditu eta ume izateari uzten dio. Horrek hainbat aldaketa ekarri dizkio gorputzean baina batez ere buruan. Amaiak, protagonistak baino 2 urte gehiago dituen neska lagunekin apustu bat egiten du berak Urkori musu bat ematen dion lehenengo pertsona izango dela. Horren ondorioz gaztetxoa oso triste jartzen da berak mutilari musu bat ematen dion lehenengo adiskidea izan nahi duelako. Lortuko du? Edo etsaiak irabiziko du apustua?

Iritzia:

Alde batetik liburu hau gustatu zait zati batzuk barregarriak direlako, bestetik egoera erreala delako, gainera marrazki batzuk ditu, ez hori bakarrik euskara ona du, hau da, euskara ondo ulertzen da. Baina bukaera ez zait asko gustatu ez duelako esaten Urko eta Jara bikotea diren edo ez. Beraz liburu hau gomendatzen dut oso polita delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario