jueves, 15 de octubre de 2009

Moon




Zuzendaria: Duncan Jones

Aktorea:Sam Rockwell

Astronauta bat ilargian dago azken hiru urtetan, meatze batean egiten du lan, duen lagun bakarra Robot berezi bat da. Halako batean istripua gertatuko zaio, robotak salbatuko du baina gure protagonista laster ohartuko da ez dagoela bakarrik, beste norbait dagoela bere lagun zibernetikoaz gain...

Oso pelikula berezia da, alde batetik interesgarria sorpresak ematen dituelako, bestetik misteriotsua duen girotze bereziagatik, kontuan hartu behar da ilargian gertatzen dela. Gainera aktoreak bikain egiten du lan. Hala ere zenbait unetan tristura ematen du astronautak jasaten duen bakardadeak.

Laburbilduz, ikustea ahokatzen dizuet, batez ere zientzia fikzioa atsegin baduzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario